Metal Lyrica - The Largest Metal Lyrics Archive
 www.metallyrica.com
# A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Search lyrics by band name or use our Advanced Search engine: 
Advanced Search 


SU TA GAR LYRICS

Jainko Hilen Uhartean

"Jainko Hilen Uhartean" (2006)

1. Uniformeen Pasarelak
2. Ametsa Ote?
3. Itxaropen Hitza
4. Etsairik Ausartena
5. Hesian
6. Norabide bakarreko maitasuna
7. Estralurtarra
8. Jainko hilen uhartean
9. Lagun Bat Gehiago
10. Gure Izaeraren Bila
11. Bere Hitzen Faltan







1. Uniformeen Pasarelak

Uniformeen pasarelak
dakusat egunero telebistan.
Ekintza ankerrak erakusten,
mirari gisa txarra on bilakatzen.

Bagoaz ekinez, hori baita borondatea.
Hitzaren indarraz aurrera herri bat eginez.

presondegiko oheetan
askok jarraitzen dute ametsetan.
Hitza ta ekintza bahituta
haien oihurik ez da kaleetan.

Bagoaz ekinez, hori baita borondatea.
Hitzaren indarraz aurrera herri bat eginez.




2. Ametsa Ote?

Hogeita bigarren mendea gertu delarik,
kaleak hutsik, txat bidezko hartu-emanak.
Etxetik erosketak, tabernarik ez dago.

Munduaren gainetik begira noa.

Kanpoan ez da ikusten umerik, jolasten.
Identitaterik gabe, erdaraz bizitzen.
SMS, enkargupeko sexua.

Abiada handian hegan noa.

Jaio eta hiltzen, kamaren begipean.
Sarrera baten truk, azken basoari so.
Txakur-robotak jaun eta jabe kalean.
Miseri gorria. Azal zuridun boterea.

Beldurren esklabu, uniformitatea.
Errebeldeen garaiak aspaldi joan ziren.
Birtualtasuna, bakardadea, cyberworld.

Abiada handian, hegan noa.

Etorkizuneko zirriborro nahasia,
ametsa ote?
Erantzuna behar dut.
Esadazu baietz, ez garela galduak.
Ametsa ote?
Erantzuna behar dut.
Ametsa ote?

Etorkizuneko...

Esan amesgazitoa dela.




3. Itxaropen Hitza

Egunkaria irekitzen dudalarik
gutxitan ditut berri onak irakurtzen.
Gauzek pixkanaka aurrera egin
beharrean
azkar ari da gure lur zoru ero hau amialtzen,
ari dala amialtzen, ta ni txikitzen.
Zoriontasunerako bide ukatuan
dihardut oraindik gutxita amiltzen.
Ari gara amiltzen, ta ni txikitzen.
Itsaso bortitz honetan itotzen naiz.
Itsaso hortitz honetan itotzen naiz.
Itxo,itxo,itxo!

Bizitzaren untzian naiz gatibu,
berealdi denboretan ezin arnastuz.
Urrun zaudela ongi dakidan arren
zure portu hortan behar nuke lus hartu.
Azkar handitzen dihardu itsasoak.
Irentsi dituenak beti gogoan.
Borrokan dirauten bizi zanpatuak
ez ditu gehiegi zaintzen munduak

Itxaropen hitzak planeta du laztantzen,
ta honek ez du konplazitzen.

Itsasoa osatzen duten tantak
bidegabekerientzat gordeleku.
Mundua zuzentzen duten zaunkak
laguntzen dio lur zoru ero honi amiltzen,
ari dala amiltzen, ta ni txikitxen.

Itsaso bortitz honetan itotzen naiz.
Itsaso bortitz honetan itotzen naiz.
Itxo,itxo,itxo!

Bizitzaren untzian...

Itxaropen hitzak....




4. Etsairik Ausartena

Kontrolatzen nauena ekiditu nahiean nabil
Nik sortu ez ditudan borroka hauetan
Murgilduta
Askatasunik gabe, askatasunik gabe, askatasunik gabe
Nahi naute ikusi
Horren aurka!!
Oso ondo dakit, erakutsi baitit
Esperientziak,
Ona eta txarraren artean dan diferentzia
Etsairik ausartenak, etsairik ausartenak, etsaiak ausartenak
Ez du hartzen atsedenik
Horren aurka!!! Borrokatzen! Hoien aurka!
Albokoen egina etengabe kritikaturik
Beraien burua demostrazioen euskarri
Gaitzik kutsakorrena, gaitzik kutsakorrena,
gaitzik kutsakorrena inbidia izan da beti
Horren aurka!borrokatzen! hoien aurka!
Borroka, borroka, borroka…borrokatzen!!




5. Hesian

Arnasestuka gauean
bere jendea dauka gogoan
oinpe odoleztatuak
superbibentziaren salneurri.
Sasi artetik begira
bestaldean da etorkizuna
amets handien distiraz
deika ditu hiriko argiak.

Gertu,hain urrun
miseria gaixotasunak.

Atzealdean Afrika
eguzkipean odolusturik
seme-alaben gosea
adorearen iturria.
Zelatari eta dardaraz
eskailera bat esku artean
ezinbesteko jauzia
europar soberakinen bila.

Gertu,hain urrun
urrun,hain gertu.
Erailak dira
ametsak tiroka.

Indar handiz
hesiari heldurik
hilotzaren hatzak.

Gaua apurtzen,amorrua
balak airean ziztuka.

Ezin gelditu bizi nahia.
Balak airen ziztuka.
Miseria.Gaixotasunak.




6. Norabide bakarreko maitasuna

Sarritan, bizitza oso bat ez da izan
nahikoa barneko kontraesanak ulertzeko.
Nahiz eta saiatu, ez duzu sekula
niretzat zer zaren jakingo, ziur izan.
Denbora txarretan, behar izan duzun
lagunik onena ez naizela izan zuretzako;
benetan, kantatzen dudana baino mila
aldiz gehiago zaitudalako maitatzen.

Norabide bakarreko maitasuna,
zentzu baten nigandik zuregana.

Laztanen suetan, musuen artean, zalantzak
indartzen elkartzen ginen bakoitzean.
Sakana bihurtu genuen ohera eraman
gintuen bidezidorra, bat batean.
Badakit, munduan sekula jaio den
amorosik onena ez naizela izan zuretzako,
agian batzutan pentsatzen duzuna baino
azkoz gehiago zaitudalako desiratzen.

Norabide bakarreko maitasuna,
zentzu baten nigandik zuregana.
Ie norabide bakarreko maitasuna,
garailea, maitatzen duena na.

Denbora txarretan...

Nigandik zuregana.
Norabide bakarreko maitasuna...

Nigandik zuregana...




7. Estralurtarra

Kalamuako zelaietan etzanda,
eguzkiaz berotzen belardi berrietan.
Burrudada handi bat entzun da
bapatean,
"Guggenheim itxurako espazio-ontzia.

Zer ote?Estralurtarra.
Batzutan ematen.
Besteetan jasotzen.
Beti prest.

Untzitik jeitsi zen "pizti basataia";
begi bakar larruazal berdedun izakia.
Izuaren dardara izoztua hasieran;
zeruko sexuaren plazerra amaieran.

Zer ote?Estralurtarra.
Batzutan ematen.
Besteetan jasotzen.
Beti prest.

Sexu bakarra nirea,
bikoitza estralurtar
emankorrana.
Inork ez du gurea onartzen.
Elkar gozatu besterik ez da.
Sexu bakarra nirea,
bikoitza ene kuttun estralurtarr
emankorrana
Inork...
Elkar
Goza

Zer ote?Estralurtarra.
Batzutan ematen.
Besteetan jasotzen.
Beti prest.




8. Jainko hilen uhartean

Anai artean bizi nahiko nuke
nortasunen ahulezi guztien kontra
elkar ulertzen bizi nahiko nuke
izate galduen etsipenaren kontra

koloretan
erraietan pizturik daramadan
su hau itzali nahiean
ezezagunak diren askorekin
jainko hilen uhartean

lasaitasunez bizi nahiko nuke
amets gaiztoen itzal astunaren kontra
berdintasunean bizi nahiko nuke
paradisu ukatu, morroien kontra!!

erraietan pizturik daramadan
su hau itzali nahiean
ezezagunak diren askorekin
jainko hilen uhartean

ez da berdintasuna,
soilik desberdintasuna
ez da ere desberdintasuna,
soilik berdintasuna
azalaren kolorean
gizakion izakera sailkatzeko
gure joeraren aurka
haur baten begiradak
ez zaitu salatzen

erraietan pizturik daramadan
su hau itzali nahiean
ezezagunak diren askorekin
jainko hilen uhartean




9. Lagun Bat Gehiago

Bide aukeratu bat zenuen jarraitu
gaur lagun bat gehiago ezin dut agurtu.
Borrokara deituak urrun joan zirenak
besteek zerbait zezaten dena eman zutenak.

Etxerako bidea, zeinak zure zain dagoen
zerbait edo norbait horren existentzia
bermantzen duena.
Babesa, babesa, zure epeltasunera bueltatzeko gogoa.
Gogoa, gogoa,
gogoa baino beharra!

Eta halaxe zaude
sentipen baten jaun eta jabe.
Miresmenaren iturri
alaitasunaren esale.
Maitasun ibai hontako
korronte diren ur gardenek
kate sendo estuetan amets bahituak indartzen dituzte.

Itzal ilunenean irrifartsu beti
bihotz bizi bat zer dan didazu irakatsi.
Bizitza lapurturik urrun joan zirenak
ziran dira ta izango seme kuttunenak.

Etxerako bidea...
Eta halaxe zaude...




10. Gure Izaeraren Bila

Hegaz noa, lurralde ezberdinak ezagutuz.
Zure hutsunea lagun min bezala
etengabe etsai bihurtuz.
Horrantz noa, maitasunak agintzen baitu.
Bidean aurrera, oroitzapenetan, lorpenak
lortzeko ahaleginetan darrait bizitzen,
oihukatzen,
indar osoz, dena emanez,
bultzaka, golpez golpe,
gure izaeraren bila beti zuzen.
Gaur ere bai, sorlekua dut bilatuko.
Beharrak landuta, indarrak galduta
amets goxotan lokartzeko.
Itzulera beti atsegin eta gustoko.
Uda beroenetan, negu hotsenetan,
zoriontasunerantz naramaten gauzak lortzearren,
oihukatzen,
indar osoz, dena emanez,
bultzaka, golpez golpe,
gure izaeraren bila beti zuzen.

Eta hunkitzen naiz.
Etengabe.
Nere izanaz
pozik bazaude.

Eta banoa,
apurka apurka,
iraun bizitza
biziaz hiltzen.

Ozen, oihukatzen,
indar osoz...




11. Bere Hitzen Faltan

Ez dut sure urruntasunik bizi,
hemen etzaudela dakidan arren.
Zuk asko didazu irakatsi,
naizena izaten, bai bederen.

Gaur ez da
erraz lokartuko,
bere hitzen faltan
dalako gauero.

Denboraren gupida hiletan
azkar batean zara desagertu.
Elkarrekin bizitako ametsak
berriz aurkituko ditugu.

Ta hemen aurkitzen naiz ni,
bion bideari jarraiki.
Loak hartzen nauen artena, lasai ta emeki.
Errealitatetik at errotuz maitatzen zaitut,
egitazko bizitzan zu galduz.

 


Search lyrics by band name or use our Advanced Search engine: 
# A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
  www.metallyrica.com 


Contact e-mail: webmaster@metallyrica.com
Copyright (c) 2007 - Metallyrica.com - All lyrics are the property and copyright of their respective owners.
All lyrics provided for educational purposes and personal use only. Please read the disclaimer.

About Us - Submit Lyrics - Privacy Policy - Disclaimer - Links