Metal Lyrica - The Largest Metal Lyrics Archive
 www.metallyrica.com
# A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Search lyrics by band name or use our Advanced Search engine: 
Advanced Search 


NUMEN LYRICS

Galdutako Itxaropenaren Eresia

"Galdutako Itxaropenaren Eresia" (2001)

1. Gauerdia Erortzean
2. Denboraren Iluntasuna
3. Gau Hotz Isilaren Magalean
4. Mendiaren Irrintzia
5. Arbasoen Oroimenean Kulunka
6. Galdutako Itxaropenaren Eresia
7. Oinazearen Itzalak
8. Iheslaria
9. Ama Lurra
10. Galdutako Itxaropenaren Eresia (Bigarren Atala)







1. Gauerdia Erortzean




2. Denboraren Iluntasuna

Garailearen lumak
Odolez idatzi duelako historia,
Denboraren iluntasunak
Galdu du gure irudia.
Herri basatia omen ginen,
Ulerkaitza zitzaien siniskera
Mendi eta basoetatik
Jaso genuelako.

Ezjakinak;
Lurraren hizkuntza
Naturak irakatsi zigulako.
Herejeak:
Beldurraren fedeak
Eta bere jainkoak
Gure nortasuna asetzen ez zutelako.

Deabruaren lagun;
Hilbeteko gauetan
Zelai eta haitzuloetan
Jaiak ospatzen genituelako.

Ilunak garaiak,
Ilunago ordea,odolaren tintan
Luma gidatu zituen gogoa.

Denboraren iluntasunak
Ezin argirik aurkitu,
Argiak ere itzalak baditu.




3. Gau Hotz Isilaren Magalean

Lurrak irentsi ditu
Eguneko azken izpiak,
Gaueko belaino hotz tristeak.
Gauaren usainean numen, lami eta jentilek
Agurtzen dituzte eguzkiaren errainu hilak.

Badoaz mendira herritik
Andre , neska eta mutilak,
Iluntasunaren argitan
Izar euriz algarak.
Beraien jainko Natura
Lehenetan lehena
Suaren inguruan
Egi bihurtu dena.

Arbasoen hitzak entzunez iraun,
Lainoen azpitik eginez arraun,
Zakilak tente aluak ur,
Beldurrak askatasun gose bihur,
Aske izanez jainkoei agur,
Zuen jainkoak hil behar du gaur.

Belladona, mandragora, muskaria
Arima bakarti ibiltaria,
Hasi da lizunkeria.

Akerbeltzaren begiradapean
Atera dute eltzea
Estramonioaren taupadak
Gaitu eraman burujabetasun ertzera,
Natura askatasuna,
Edanez, igurtziz, maitatuz,
Kristautasunaren heriotzera.




4. Mendiaren Irrintzia

Mendiaren irrintziak
Sortu du ibarrean oihartzuna,
Albokaren doinua da
Haranetan behera datorrena.

Gudaroste ahaltsua
Gure mendietan barrena,
Burdinezko zaldunek suntsitu dute dena;
Odol egarria, haragi gosea
Ospe eta handinahiaz ezin ase
Guztiaren gainetik gurutzea dakarte

Borrokarako deia da!!!

Ilargi Amandrea
Zu gurtzea dugu ohorea
Mariren gau luze hontan
Emaiguzu borrokarako adorea!

Harriak amilka
Oinazearen zurrunbiloan
Amilka milaka harri.

Mendeku nahiak
Garaitu du.

Tobera eta txalapartek
Malkor bakoitzaren oihartzunean
Mariren izena aideratzen dute.
Arima zaharren mintzoa da;
Piztu da herri senaren
Bihotz sutua.

Mendeku nahiak
Garaitu du
Erromako inperio berriaren
Gudaroste harroa.




5. Arbasoen Oroimenean Kulunka




6. Galdutako Itxaropenaren Eresia

Oskarbi da zerua
Anbotoko andereak piztu du bere labea,
Eguzki ahula
Laino goibeletan aterbetu da.

Zintzarri hotsak dira
Ilunabarreko ahaide bakarra,
Arratsaldeko isiltasuna
Hausten duen bizitzaren marmarra.

Behelainoa goi-lautadetan
Hedaturik dauden zutarriak
Besarkatuz doa,
Lurrari itsatsirik iraun duten
Ahaideen harrespila zaharkituak.

Naturaren tristurak
Lanbrozko itsasoetan murgildu ditu
Euskal nortasunaren iturburu
Izan ziren harizti sakratuak.

Haize sorginduen intziriek
Enbor artetik dakarte
Urrutiko eresi isila,
Galdutako itxaropenaren eresia
Ahazturiko gure numenen esentzia,
Basoaren baitan arnasten den tristezia.

Mendi gailurretan zutik eta irmo,
Ama Lurraren bularretan iltzaturiko
Ezpata santifikatua ageri da.
Gizaldi bi bereiztu zituen
Zapalkuntzaren garaikurra,
Gizakia eta naturaren arteko oreka
Hautsi zuen gurutze santua.




7. Oinazearen Itzalak

Hezurrak gogortzen dizkidan
Gela ilun eta hotz honen barruan
Bakarrik naiz sentitzen
Ispirituek naute baztertu
Eta jada nire eskuen majiak
Ez du erantzunik aurkitzen.

Heriotzaren atarian
Iritsi da nire azkena
Enparantzaren erdian
Sua nire zai.

Gar eta txinpartek haiekana deitzen naute.
Irainek eta oihuek ez dute gupidarik
Nire oinazean,
Badator sua soinekoan gora,
Ilea erreaz,
Kixkaliaz azala
Lurrak irentsi nazala.

Ispirituak zatozte,
Zatozte nigana!
Zuenganako maitasuna mintzo zaizue,
Indar ahaltsu bat nabari dut
Ene barnean.

Jaun Beltza da
Deika ari zaidana
Hegaka nabil haidean
Betiko askatasun betean.




8. Iheslaria

Itzal baten urratsek
Isilarazi ditu
Gauaren hasperen hotsak;
Iheslariaren arnasestuak
Beldur lotsatiz bete ditu
Basoko zidor laiotzak.
Korrika doa mundutik ihes,
Bere begiek isurtzen duten
Malko bakoitzaren baitan
Oroitzapen mundu zabala
Anpuluen itsasora.
Orain iraganeko itzal bat da.
Gaua da bere mundua,
Izkutua bere babesa.
Haizeak bakarrik daki
Boladan eramandako malkoen jatorria;
Ilargiak bakarrik
Gerizpearen lorratzek
Noiz amaituko duten bere bidea.
Korri iheslari,
Zoaz gauaren babesean.
Bere mantu beltzak zaitu zainduko,
Eta ametsen ortzemugaren heltzean
Izar berri bat dizu zeruan piztuko.




9. Ama Lurra

Ernaldu zen ludia
Zerua eta lurra ezkontzean,
Barreiatu zen hazia
Haizeaz natura orraztean,
Murgildu zen guztia
Zure negarraz lurzorua estaltzean,
Inguratu zenuen ekia
Argiaren beroa arnastean,
Eta erne zen bizia
Uholdea baretzean.

Oh! Ama lurra zure seme gaituzu,
Oh! Ama lurra babes gaitzazu.

Unkigarria zure edertasunean
Goiztiriaren argi printzekin egunona ematean,
Misteriotsua zure isiltasunean
Ilargiari gauean ezpainak ferekatzean ,
Sentibera udazkenean hostoak zimurtzean
Orbelaren mantuaz sustraiak humeltzean,
Liluragarria zure bizitasunean
Ostadarraren argiaz ortzia zeharkatzean,
Bortitza zure haserrean
Iriztuaren adarrez lurraren erraiak iltzatzean.




10. Galdutako Itxaropenaren Eresia (Bigarren Atala)

 


Search lyrics by band name or use our Advanced Search engine: 
# A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
  www.metallyrica.com 


Contact e-mail: webmaster@metallyrica.com
Copyright (c) 2007 - Metallyrica.com - All lyrics are the property and copyright of their respective owners.
All lyrics provided for educational purposes and personal use only. Please read the disclaimer.

About Us - Submit Lyrics - Privacy Policy - Disclaimer - Links